Udaleko Gazteria zerbitzuak itxita izango dira urtarrilaren bigarren astera arte

Andoni Elduaien 2022ko abe. 30a, 09:00

Urtarrilaren 9an ohiko martxa berreskuratuko du berriz ere ludotekek eta Gazte Informazio Bulegoak. Gaztelekua, berriz, egun bat beranduago irekiko dute, urtarrilaren 10ean.

Gabonetako oporrak direla eta, itxitxa daude atzoz geroztik Azpeitiko Udalaren Gazteria zerbitzuak. Hain zuzen, itxita daude Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekak, Gaztelekua eta Gazte Informazio Bulegoa (GIB). Urtarrilaren 9an, astelehenez, ohiko jarduera berreskuratuko dute ludotekek eta GIBek, eta egun bat beranduago zabalduko dute Gaztelekua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide