Astelehenean irekiko dute Ilunpe pilota elkartean izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko abe. 30a, 15:00

Klubean aritu nahi dutenek urtarrilaren 2tik 31ra bitartean egin beharko dute izen-ematea. Telefonoz edo posta elektronikoz egin beharko da izen ematea epe horretan. Entrenamenduak urtarrilaren 16an hasiko dituzte.

Ilunpe pilota elkarteak astelehenean irekiko du izena emateko epea. Urtarrilaren 2tik 31ra bitartean egongo da zabalik izena emateko epea. Horrenbestez, pilota elkartearekin entrenatu eta bertan aritu nahi dutenek datozen egunetan egin beharko dute izen-ematea. Horretarako, 689 66 50 42 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezua bidali beharko da. Era berean, ilunpeelkartea@gmail.com posta elektronikora mezua ere bidali ahalko da.

Izena ematerakoan pilotariaren izen-abizenak, haren jaiotza-data eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira. Horrez gain, pilotariaren guraso edo tutore baten izen-abizenak, kontu korrontearen zenbakia, kontu horren titularraren izen-abizenak eta nortasun NA zenbakia ere eman beharko dira.

Entrenamenduak ere urtarrilean hasiko dituzte, hain zuzen, urtarrilaren 16an, astelehenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide