Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat sailkatu dira Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketara

Andoni Elduaien 2022ko abe. 31a, 09:18

Aurrera Ondarroa taldea.

35 futbol talde aritu dira lehian asteazkenetik ostiralera, Azpeitiko Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat izan dira talde horietan guztietan onenak, eta laurek jokatuko dute ekainean Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa. 

Alebin mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketaren 2023. urteko sailkapen fasea jokatu dute azken egunetan, Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Guztira, 35 talde aritu dira lehian, eta Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat taldeek lortu dute ekainean jokatuko den fase nagusira sailkatzea.  

Asteazkenean eta ostegunean, ligaxkako partidak jokatu dituzte talde guztiek. Lehen bi egunetan maila onena erakutsi duten hamabost taldek lortu zuten ostiraleko sailkapen fasean aritzeko txartela. Dena den, Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat taldeek egin dute aurrera; lehen hirurek, multzoko lidertzan amaitu dute sailkapen fasea. Danok Bat taldea, berriz, bigarren talderik onena bezala sailkatu da ekainera.

Lau talde horiek izango dute aukera ekainean Espainiako Lehen eta Bigarren Mailetako klub handien harrobiko taldeek aurka lehiatzeko. Aurreko edizioetan Garmendipeko futbol zelaietan izan dira, besteak beste, Realaren, Athleticen, Bartzelonaren, Atletico Madrilen, Valentziaren, Real Madrilen, Vila-realean, Betisen, Celtaren, Espanyolen, Eibarren eta Alavesen harrobietako taldeak. 

Martutene taldea.

Bansander taldea.

Danok Bat taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide