Gabon giroko kontzertua eskaini du Julian Barrenetxea abesbatzak Frantziskanetan

Urtzi Oteiza 2022ko abe. 31a, 09:33

Javier Alberdiren zuzendaritzapean abestu zuten Julian Barrenetxea abesbatzako kideek. Gainera, Ignacio Arakistainen piano doinuak izan zituen bidelagun abesbatzak Frantziskanetako elizan emandako kontzertuan.

Julian Barrenetxea abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Frantziskanetako elizan. 19:30ean hasi zuten emanaldia, eta ordubete inguru aritu ziren jendaurrean abesten. Herritar asko elkartu zen elizan, elizako eserlekuak ia guztiz bete baitziren.

Abesbatzak Gabonetako abestiak abestu zituen. Javier Alberdi aritu zen abesbatzako kideen gidari kontzertuan zehar, eta Ignacio Arakistainek pianoarekin girotu zuen zuzenekoa.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide