Jokin Bidezabalek Gipuzkoako jubenilen mailako txapelketa irabazi du

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 2a, 10:21

Zutik erdian dagoena da Jokin Bidezabal zarauztarra. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Ilunpeko zarauztarra 22 eta 17 nagusitu zaio Erauskin lazkaotarrari eskuz banakako jubeniletako bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako finalean.

Urteari amaiera ederra eman dio Jokin Bidezabal Ilunpe elkarteko pilotariak. Joan den ostiralean, abenduak 30, eskuz banakako jubeniletako bigarren mailako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuen Lazkaoko Lapke pilota elkarteko Erauskinen kontra, eta baita irabazi ere. Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran pilotalekuan jokatu zuten partida, eta Ilunpeko zarauztarrak 22 eta 17 mendean hartu zuen Lazkaoko pilotaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide