Tabernaren kudeatzaile berria hautatzeko prozesua ireki du Lagun Onak MBk

Julene Frantzesena 2023ko urt. 2a, 11:10

Mendizaleen tabernaren ataria.

Gaurtik –urtarrilak 2– hilaren 27ra bitartean egin ahal izango dituzte herritarrek eskaerak. Curriculumak, bideragarritasun plana nahiz NAren fotokopia aurkeztu beharko dituzte horiek, gutun bidez edo posta elektronikoz. Urtarrilaren 28tik aurrera hasiko da Lagun Onakeko batzordea aukeraketa prozesuarekin.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Elizkaleko 21. zenbakian duen tabernaren kudeatzaile berria hautatzeko prozesua jarri du martxan. Oraintsu arte tabernaren ardura izan dutenek jarduera uztea erabaki dute, eta haien ordezkoa hautatzeari ekin dio elkarteak.

Lagun Onakek azaldu duenez, hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek euskara maila altua izan beharko dute, eta berehala lanean hasteko prestutasuna ere bai. Gainera, horiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Ostalaritzako esperientzia jasotzen duen curriculuma.
  • Bideragarritasun plana.
  • NAren fotokopia.

Gaurtik –urtarrilak 2– hilaren 27ra bitartean egin ahal izango dituzte herritarrek eskaerak, gutun bidez –Lagun Onak MB. Elizkale 21, 20730 Azpeitia, zehaztuta– edo lagunonakmb@hotmail.com helbide elektronikora mezua idatzita. Dokumentazioa pdf formatuan bidali beharko da helbide elektronikora. Urtarrilaren 28tik aurrera hasiko da Lagun Onakeko batzordea aukeraketa prozesuarekin.

Xehetasun gehiago jaso nahi dituenak lagunonakmb@hotmail.com helbidera mezua idatz edo 689 89 84 93 telefono zenbakira dei dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide