Zozketa

2023rako bi Kultur Bono zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko urt. 2a, 11:49

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz.

Uztarria Komunikazio Taldeak 2023 urterako bi Kultur Bono zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00ak arte izango dute zozketarako izena emateko epea zabalik. Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Kultur eskaintza zabala

Honakoak dira 2023rako Kulturaz kooperatibat programatuta dituen hainbat kontzertu: Ro, Trini Fox, Willis Drummond, Neomak, Ruper Ordorika, Kaleko Urdangak, The Reapers, Rotten XIII eta ETS. Arte eszenikoetan, berriz, honako hauek iragarri dituzte: Kantu Kolore, Ama, Basotik Itsasora, Pirritx eta Porrotx, Frozen eta hainbat bakarrizketa. Horrez gain, zinema eskaintza zabalaz eta sormen tailer ugariz gozatzeko abagunea izango dute erabiltzaileek. Datak gerturatu ahala, ekitaldi gehiagoren berri emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide