Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Herria, zahartzen

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 3a, 15:00

Uztarria hasi da urtarrileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak urtarrileko zenbakian. Azpeitiko populazioak 2031. urtera bitartean izan dezakeen bilakaera ezagutzeko, azterketa egin du Siis zentroak udalaren eskariz, eta ikerketa horretan jasotakoak landu ditu Uztarriak urtarrileko aldizkarian. Errealitate horren aurrean, hainbat egitasmo ditu udalak esku artean, eta horiek ere aletu ditu komunikazio taldeak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide