Kantu Kolorek dantzan jarri du Soreasu

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 4a, 09:11

Gabonetako ekintzen barruan aurkeztu zuen taldeak atzo Esna zaitez! ikuskizuna eta ikus-entzule asko elkartu ziren Soreasun, kanturako eta dantzarako prest.

Esna zaitez ikuskizunarekin, dantzan, kantuan eta festan jarri zuen Soreasu antzokia Kantu Kolore taldeak atzo arratsaldean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako proiektua da Kantu Kolorerena, eta adin horietako haur asko elkartu zen atzo Soreasun; 2020an plazaratu zuen Kantu Kolorek Esna zaitez diskoa, eta lan horretan oinarritutako ikuskizuna da atzo Soreasun eman zutena, eta taldearen kantak eta koreografiak ondo baino hobeto dakizkitela erakutsi zuten ikus-entzule askok.

Udalak Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean antolatuta Gabonetako ekintzen barruko emanaldia izan zen atzokoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide