Badator urtarrileko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko urt. 4a, 20:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren 2023ko lehen atala. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Goiuri Unanue moda diseinatzaile oriotarrari egindako elkarrizketa, Goenatxo familiako aita-semeekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaia inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako laugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Goiuri Unanue moda diseinatzaile oriotarrari egindako elkarrizketa, Goenatxo familiako aita-semeekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaia inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko urtarrileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide