Askotariko emanaldiak antolatu ditu Kulturazek datozen hilabeteetarako

Julene Frantzesena 2023ko urt. 9a, 10:29

Igor Elortza eta Rafa Ruedaren taldea da Anonyme Popular.

Kulturaz kooperatibak gustu eta adin guztietako herritarrei zuzendutako emanaldiak antolatu ditu ekainera bitarterako. Besteak beste, lau musikal, askotariko kontzertuak eta umorezko bakarrizketak izango dira Azpeitian, baita pailazoen saioak ere. Horrez gain, Zinuemaren barruko zinema emanaldiak eskainiko dituzte, eta herriko taldeek ere izango dute agertokietan tartea. Kulturazen atarian eskura daitezke sarrerak.

Kulturaz kooperatibak ekin dio 2023. urteko egitarauari, eta ohikoa duen moduan, askotariko emanaldiak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietararako sarrerak, Kulturazen atarian. Besteak beste, lau musikal, askotariko kontzertuak eta umorezko bakarrizketak izango dira Azpeitian, baita pailazoen saioak ere. Horrez gain, Zinuemaren barruko zinema emanaldiak eskainiko dituzte, eta herriko taldeek ere izango dute agertokietan tartea.

Hona hemen ekainera bitarterako prestatu duten egitaraua:

Kontzertuak:

  • Urtarrilak 14, zapatua. Trigger-en masterclassa eta kontzertua, 10:00etan eta 19:00etan, Dinamoan eta Soreasu antzokian.
  • Urtarrilak 14, zapatua. Neomak eta DJ Julius, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Urtarrilak 21, zapatua. Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Urtarrilak 27, ostirala. Ruper Ordorika, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Urtarrilak 29, igandea. Anonyme popular, 19:00etan, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 4, larunbata. Revolver, 22:00etan, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 11, larunbata. Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua, 20:00etan, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 11, larunbata. Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean.
  • Martxoak 12, igandea. Kantuen kontuak Ines Osinagaren eta Joseba Sarrionandiaren kontzertu eta errezitaldia, 18:00retan, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 24, ostirala. ETS, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean.
  • Apirilak 15, larunbata. Lagrimas de Sangre eta Odei, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.

Dantza emanaldiak:

  • Otsailak 10, ostirala. Basotik itsasora 2.0, 21:00etan, Soreasu antzokian.

Musikalak:

  • Otsailak 26, igandea. El origen del hielo. Tributo a Frozen, 17:30ean, Soreasu antzokian.
  • Otsailak 26, igandea. El musical de los 80's 90's, 20:00etan, Soreasu antzokian.
  • Martxoak 25, larunbata. De Simba a Kiara. Tributo del Rey León, 17:00etan, Soreasu antzokian.
  • Ekainak 16, ostirala. Tadeo Jones. La Tabla Esmeralda, 20:30ean, Soreasu antzokian.

Antzerkia:

  • Urtarrilak 15, igandea. Ama antzezlana, 19:00etan, Soreasu antzokian.

Ikuskizunak:

  • Otsailak 4, larunbata. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Urteak bete, abenturaz bizi! emanaldia, 16:00retan eta 18:30ean, Soreasu antzokian.
  • Apirilak 22, larunbata. Grison Beatboxen bakarrizketa musikatua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Maiatzak 28, igandea. Luis Zaheraren bakarrizketa, 20:00etan, Soreasu antzokian.

Zinema:

  • Hainbat emanaldi izango dira, hala nola Eo, Irabazi arte!, Gabi eta Emakumea filmak ikusi ahal izango dira Zinuema egitasmoaren barruan nahiz handik aparte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide