Urtarrilaren 28ko mobilizazioetarako prestatzen

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 7a, 15:31

Hainbat gazte elkartu da Azoka Plazako aretoan gaurko aurkezpena jarraitzeko. (Azpeitiko GKS)

Hil honetako azken zapatuan Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! leloarekin Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioak direla-eta aurkezpena egin du gaur Azpeitiko GKSk.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 28rako Bilbon eta Iruñean. Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! leloarekin egingo ditu mobilizazioak GKSk, eta horien funtsa eta xehetasunak azaltzeko aurkezpena egin du gaur eguerdian Azoka Plazan Azpeitiko GKSk.

Azpeititik Bilboko manifestaziora joateko autobusak jarriko dituzte. Joan nahi dutenek, Haginpe tabernan eman behar dute izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide