Buru eritasunak

Anorexia eta bulimia, itxura perfektua jomuga

Mireia Galarza Bastida 2023ko urt. 13a, 11:00

Anorexia eta bulimia dira buru gaixotasunetako beste bi. Irudia geroz eta gehiago gailentzen den garaietan, askok pairatzen dituzte elikadura nahasteak. Bere izena esatea nahi izan ez duen pertsona baten testigantza da jarraian irakur daitekeena.

Nork ez du pentsatu inoiz kilo batzuk galtzea aproposa izan daitekeela? Obsesioa bihurtzen denean iristen da, baina, arazoa. Elikadura portaeraren nahasmenduak, oro har, norberaren gorputzaren irudiaren alterazioa edo distortsioa gertatzen denean hautematen dira. Horiek, gainera, eragina izaten dute gorputzaren funtzionamenduan, eta muturreko egoeretan arriskuan jar daiteke bizitza bera ere. Elikadura portaera nahasmenduen artean, ziurrenik, ezagunenak dira anorexia eta bulimia nerbiosoa, baina baudaude gehiago ere: betekadagatiko nahasmendua, vigorexia edo fatorexia, besteak beste.

Adituen arabera, ez dago gaixotasun horietakoren bat pairatzeko arrazoi zehatz bat, eta horiek desberdinak izan daitezke pertsonaren arabera. Hala ere, Osakidetzaren arabera, faktore biologikoak, sozialak eta psikosozialak daude horien atzean, hala nola autoexigentzia maila altuak edo irudiaren muturreko garrantzia.

Eta zenbat dira arazo hori pairatzen dutenak? Osakidetzak emandako datuen arabera, 2019tik 2021era %72,6 igo dira elikadura nahasmenduei lotutako lehen kontsultak, eta gehienak anorexiagatik eta bulimiagatik izan dira. Erakundearen arabera, gaixo gehienak emakumezkoak dira, eta Osakidetzako lehen mailako arretan hautematen dituzte batez ere gisa horretako eritasunak. 

Askotan ez da erraza izaten gaixotasuna pairatzen ari zarela esatea, eta hain zuzen ere, honako testigantza honek –lekukoak nahiago izan du bere izena ez ematea– joera hori nabarmentzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide