Azpeitia mailako kooperatibismo proiektu bat egiteko pertsona bat behar da

Babestutako edukia 2023ko urtarrilaren 9a

Lan eskaintzarekin interesatuta dagoenak curriculuma bidali beharko du azpeitiakoop2023@gmail.com posta elektronikora urtarrilaren 24a baino lehen. 

Pertsona bat behar da Azpeitia mailako kooperatibismo proiektu bat gauzatzeko.

Eskatzen da

  • Kooperatiben sektorea ezagutzea.
  • Kooperatibismoaren balioak barneratuta izatea.
  • Euskal Herriko kooperatiba batean aritu izana baloratuko da.
  • Azpeitiko kooperatibak eta dinamika soziala ezagutzea.
  • Proiektua egiteko ekimena eta lidergoa izatea.
  • Lantaldean aritzeko eta harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Euskara ahoz zein idatziz menperatzea.
  • Gidabaimena (B1) eta autoa izatea baloratuko dira.

Eskaintzen da

  • Sei hilabeterako kontratua: hilabeteko frogaldiarekin eta gero luzatzeko aukerarekin. Printzipioz, lanaldi osoko kontratua.
  • Proiektua egindakoan, kontratupean lanean jarraitzeko aukera.
  • Lantokia, Azpeitian.
  • Ordutegi eta egutegi aldetik, malgutasuna.
  • Kooperatibisten komunitateko kide izatea.

Lan eskaintzarekin interesatuta dagoenak curriculuma bidali beharko du azpeitiakoop2023@gmail.com posta elektronikora urtarrilaren 24a baino lehen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide