'Ama' antzezlana emango dute igandean Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 11a, 10:00

'Ama' antzezlana.

Marie de Jongh konpainiak helduentzako sortu duen lehen antzezlana da, eta Jokin Oregik zuzendu du. Igandeko saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak eskuragai daude Kulturazen atarian, hamar euroren truke.  

Igandean, hilak 15, Marie de Jongh konpainiak helduentzako sortu duen lehen antzezlana ikusteko aukera izango da Azpeitiko Soreasu antzokian: Ama. Edertasun latza. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke, hamar euro ordainduta.

Jokin Oregik zuzendu du lana, Ana Meaberen laguntzarekin, eta Oregi bera ez ezik, Ana Martinez, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza, Maitane Sarralde, Joseba Uribarri eta Amets Ibarra ariko dira aktore lanetan. Horiek guztiek egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorio bat kontatuko dute, hala baita Ama. Errealitate latzaz jardungo dute, eta latzaren latzean edertasun printzak aurkituko, prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa, denak elkarrekin nahastuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide