2 urteko haurrentzat eta haien familientzat ikastaroa antolatu du Juan Antxieta musika eskolak

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 12a, 08:25

Urtarrilaren 25ean hasi eta martxoaren 29an bukatuko da ikastaroa, eta astean orduerdiko saio bat egingo dute, asteazkenetan, 16:15ean hasita. Hilaren 18rako ate irekien saioa antolatu dute.  

Juan Antxieta musika eskolak bi urteko umeentzat —2020an jaiotakoak— eta haien familientzat ikastaroa antolatu du Musikaren begirada familian izenburupean. Urtarrilaren 25ean hasi eta martxoaren 29an bukatuko da ikastaroa, eta astean orduerdiko saio bat egingo dute, asteazkenetan, 16:15ean hasita. Aurrez, baina, saio ireki bat egingo dute interesa dutenentzat. Datorren asteazkenean izango da hori, hilak 18, 16:15ean, musika eskolan bertan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, zuzeneko musika erabiliko dute saioetan eta ahotsa izango da protagonista. Dena dela, soinua sortzeko zein mugimendua bideratzeko material sorta zabala erabiliko dutela aurreratu dute. "2020. urtean jaiotako haurrei zuzendutako saioak izango dira, eta erreferentziazko heldu batekin, haur horiek saioez modu aktiboan gozatuko dute".

Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago behar dutenek musika eskolara jo dezakete —Perdillegi kalea, 1—, 656 00 80 40 telefono zenbakira dei dezakete edo antxieta@antxieta.eus helbidera idatzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide