Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du, umeentzat zein helduentzat

Ane Olaizola 2023ko urt. 12a, 10:07

Bi pertsona, patinatzen.

Otsailetik apirilera bitartean, patinetan ikasteko nahiz teknika hobetzeko aukera izango dute helduek zein Lehen Hezkuntzako ikasleek. Guztira, lau talde osatuko dituzte, eta toki mugatua izango du bakoitzak. Izena eman daiteke, igerilekuan edo kiroldegian.

Azpeitiko Udalak haurrei zein helduei zuzendutako patinaje ikastaroa antolatu du, patinetan ibiltzen ikasi nahi dutenentzat nahiz patinatzen jakin arren teknika hobetu nahi dutenentzat.

Otsailean hasiko da ikastaroa, eta apirilera bitarteko larunbatetan eta igandetan eskainiko dituzte saioak: otsailaren 4an, 5ean, 12an eta 18an, martxoaren 4an, 5ean, 11n, 12an eta apirilaren 1ean, 2an, 29an eta 30ean.

Guztira, lau talde egingo dituzte, eta bakoitzak bere ordutegia izango du. Batetik, umeak adinaren arabera banatuta jasoko dituzte eskolak: LH1-3 maila artekoak 17:00etatik 18:30era artean elkartuko dira, eta LH4-6 mailetako gaztetxoak, 18:30etik 20:00ak artean; bestetik, helduen multzoan, hasiberrien eta patinatzen badakitenen talde bana egingo dute: patinatzen ikasten hasi nahi dutenen ikastaroa 10:00etatik 11:30era artean izango da, eta teknika hobeto nahi dutenena 11:30etik 13:00etara artean izango da.

Toki mugatua du ikastaroak, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, igerilekuan edo kiroldegian. Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 75 euro. Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileek beraiek eraman beharko dituztela patina eta kaskoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide