Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuetarako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urt. 12a, 13:30

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta irabazleak Mari Karmen Borda eta Mirari Larrañaga izan dira.

Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak izango dira hurrengo asteko larunbatean, urtarrilak 21, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartzen zuten bazkide guztien artean, eta irabazleak Mari Karmen Borda eta Mirari Larrañaga izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide