Izen emate guztiak bete dira argazki elkartearen oinarrizko argazkilaritza ikastaroan

Ihintza Elustondo 2023ko urt. 14a, 16:11

Reflex motako kamera digitalak erabiltzen irakatsiko dute ikastaroan. Soreasuko Dinamoan egingo dituzte saioak, otsailean eta martxoan zehar.

Iazko urte amaieran jakinarazi zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu zuela 2023. urteko lehen hilabeteetarako, eta gaur jakinarazi dutenez, dagoeneko bete dira izan emate guztiak. Ikastaroa Soreasuko Dinamoan emango dute otsailean eta martxoan zehar. Hain zuzen ere, Reflex motako kamera digitalak erabiltzen irakatsiko dute otsailaren 1etik martxoaren 22ra emango duten ikastaroan.

Guztira, zortzi saio izango ditu ikastaroak, guztiak asteazkenetan: otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, eta martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an. Ordu eta erdikoak izango dira saioak, guztira hogei ordu osatu arte, 20:00etatik 21:30era. Ikastaroa euskaraz eskainiko dute eta irteera praktikoak ere egingo dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide