Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak 2023ko Kultur Bonoak

Erredakzioa 2023ko urt. 15a, 14:56

Maitere Azpillagak eta Jon Bikendik eskuratu dituzte Kultur Bonoak, eta Kulturazek antolatutako emanaldiez gozatzeko aukera izango dute.

Uztarriak bazkideen artean zozkatu ditu 2022ko bi Kultur Bonoak, eta irabazleak Maitere Azpillaga eta Jon Bikendi izan dira. Honakoak dira 2023rako Kulturaz kooperatibat programatuta dituen hainbat kontzertu: Ro, Trini Fox, Willis Drummond, Neomak, Ruper Ordorika, Kaleko Urdangak, The Reapers, Rotten XIII eta ETS. Arte eszenikoetan, berriz, honako hauek iragarri dituzte: Kantu Kolore, AmaBasotik Itsasora, Pirritx eta Porrotx, Frozen eta hainbat bakarrizketa. Horrez gain, zinema eskaintza zabalaz eta sormen tailer ugariz gozatzeko abagunea izango dute erabiltzaileek. Datak gerturatu ahala, ekitaldi gehiagoren berri emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide