Gizonentzat asteburu gozoa, emakumeentzat gazia

Ihintza Elustondo 2023ko urt. 15a, 18:37

Lagun Onakeko emakumeek Hernaniren aurka zelairatu duten taldea. (Lagun Onak)

Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 1 eta 2 irabazi dio Touringi. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak, bestalde, 0 eta 2 galdu du Hernaniren aurka.

Lagun Onak futbol klubaren talde nagusiek etxetik kanpo jokatu dituzte asteburu honetako neurketak. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak atzo, larunbata, neurtu zituen indarrak Touringen aurka, eta garaipen gozoa erdietsi zuen Azpeitiko taldeak. Hain zuzen ere, 1 eta 2 nagusitu ziren gizonak. 38. minutuan sartu zuen lehen gola Lagun Onakek, Bengoetxearen eskutik. 44. minutuan Jon Peñak sartu zuen bigarrena, eta beraz, 0 eta 2 aurretik iritsi zen atsedenaldira Lagun Onak. 52. minutuan Touringen gola iritsi zen, eta horrenbestez, 1 eta 2 amaitu zen neurketa. Une honetan, 21 punturekin, sailkapenaren zazpigarren postuan da gizonen taldea.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak, bestalde, Hernaniren aurka neurtu ditu indarrak gaur –igandea–, eta Azpeitiko taldeak ezin izan du garaipenik eskuratu. 2 eta 0 gailendu da Hernani; 34. eta 55. minutuetan sartu dituzte golak. Horrenbestez, punturik eskuratu gabe itzuli dira emakumeak etxera. Gaur-gaurkoz, hogei punturekin, sailkapenaren zortzigarren postuan da Lagun Onak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide