Mitxintxolako Igoera irabazi du Oier Etxeberriak

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 16a, 09:27

Oier Etxeberria, txapela jantzita, Mitxintxolako XII. Igoeraren podiumean. (Xanju kirol kluba)

Atzo goizean jokatu zuten Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) mendi lasterketa eta azpeitiarra izan zen 3,4 kilometroak osatzen azkarrena.

Oier Etxeberriak Mitxintxolako XII. Igoera irabazi du. Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) tontorrik garaiena da Mitxintxola, eta hango Itsas Mendi mendi taldeak antolatzen du lasterketa.

Santiago plazatik abiatuta, 3,4 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten korrikalariek atzo, eta Etxeberria izan zen helmugan azkarrena. Aritz Lasa eta Yelco Pardinas izan zituen gizonen podiumean ondoan azpeitiarrak; emakumeetan, berriz, Ainhoa Usandizaga, Ines Aguado eta Mari Jose Hernandez izan ziren lehen hirurak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide