Oroigarria jaso dute erretiroa hartu berri duten udal langileek

Julene Frantzesena 2023ko urt. 16a, 09:41

Erretiroa hartu duten langileak eta udal ordezkariak. (Azpeitiko Udala)

Aitor Lizarralde, Mailu Soraluze, Ima Epelde, Jose Mari Iturzaeta, Asun Aizpuru, Jose Mari Galarraga eta Arantxa Olaizola udal langileek erretiroa hartu dute azken hilabeteetan, eta udal ordezkarien aitortza jaso zuten horiek.

Azken hilabeteetan erretiroa hartu duten Azpeitiko Udaleko langileek aitortza jaso zuten ostiralean. Hain zuzen ere, Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga eta Aitor Bereziartua zinegotziek eskerrak eman zizkieten Alfon Lizarralde ingeniari teknikoari, Mailu Soraluze kontu hartzailetzako administrariari, Ima Epelde kontu hartzailetzako administrariari, Jose Mari Iturzaeta brigadako lorezainari, Asun Aizpuru idazkaritzako administrariari, Jose Mari Galarraga liburutegiko tekikariari eta Arantxa Olaizola igerilekuko monitoreari.

Horiek oroigarri bana jaso zuten, eta esker hitzak ere entzun ahal izan zituzten. Udalean egindako lan guztia tarteko, udal ordezkariek "eskerrak" eman zizkieten beharginei. "Bakoitzak bere arloan, urteak egin dituzue Azpeitiaren alde lanean, eta orain merezitako erretiroaz goza dezazuen opa dizuegu", azaldu zuen Alkortak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide