Domusa Teknik 40 MLKek emakumeentzako antolatutako hurrengo entrenamendua, Leire Martinezekin

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 17a, 09:21

Leire Martinez korrikalaria. (Carlos llerandi)

Domusa Teknik 40 MLKek antolatuta, emakumeei zuzendutako laugarren entrenamendua izango da otsailaren 4an. Leire Martinez mendi lasterkariak gidatuko du saioa. 08:15ean abiatuko dira, igerilekuaren aurretik, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileak emakumeei zuzendutako hainbat entrenamendu saio ari dira prestatzen, eta horietan laugarrena otsailaren 4an, larunbatez, egingo dute. Ultra trail lasterketen munduan oso ezaguna den emakume batek gidatuko du saioa: Leire Martinez lasterkari santurtziarrak, hain zuzen.

Igerilekuaren aurretik abiatuko dira entrenamenduan parte hartuko duten kirolariak, 08:15etan. Saioan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Berez emakumeei zuzendutako entrenamendua izango den arren, gizonek ere izango dute parte hartzeko aukera, emakumeren batekin batera izena emanda. 

Azaroan egin zuten emakumeei zuzendutako lehen entrenamendua, Malen Osa oñatiar lasterkariarekin; abenduaren 3an bigarrena, Sara Alonso gidari zutela; eta urtarrilaren 7an hirugarrena, Oihana Kortazarrekin. Hiru saio horiek izan duten arrakasta ikusita, laugarrena antolatu dute Domusa Teknik 40 MLK probaren sustatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide