Izapide kontuak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2023ko urt. 17a, 07:42

Azpeitiko udaletxea.

Udal ordezkariek urtarrileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, KZguneari buruzko hitzarmen bat eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusian tramitatzen ari diren bi errekurtsotarako udalaren ordezkaritza eta defentsa izendatzea izango dituzte hizpide.

Udal ordezkariek urtarrileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Izapide kontuak izango dituzte hileko bilkuran hizketagai, hala nola KZguneari buruzko hitzarmen bat eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusian tramitatzen ari diren bi errekurtsotarako udalaren ordezkaritza eta defentsa izendatzea.

Honako hau izango da gaurko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2022ko abenduaren 13an egindako akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta EJIEren (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) arteko hitzarmena sinatzea KZgunea irekitzeko, erabiltzeko eta aprobetxatzeko prestakuntza programak eta gainontzeko KZguneak eskaintzen dituzten zerbitzuak emateko (2020OROK1780).

3.- EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioan tramitatzen ari diren arrunta 970/2020 eta 995/2022 errekurtsoetan udalaren ordezkaritza eta defentsa izendatzeko alkatetzak emandako ebazpena berrestea.

4.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide