'Gabi' eta 'Eo' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2023ko urt. 19a, 08:56

'Eo' filmeko irudi bat.

Zinuema egitasmoaren barruan, igandean 16:30ean emango dute Gabi dokumentala. Igandean 19:00etan eta astelehenean 21:00etan, berriz, Eo filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian.

Gabi eta Eo filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Hain zuzen ere, igandean, Gabi dokumentala ikusi ahal izango da 16:30ean hasita, eta ondoren, 19:00etan emango dute Eo lana. Astelehenean ere, Eo ikusi ahal izango da, 21:00etatik aurrera. Gabi dokumentala ikusteko sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Soreasuko leihatilan, eta Eo ikusteko, berriz, aurrez Internet bidez Kulturazen webgunean ere bai.

Zinema aretoetan euskarazko filmen eskaintza bermatzeko Uemak eta Tinkok sustatutako Zinuema egitasmoaren barruan emango dute Gabi dokumenta. Honako hau da lan horren sinopsia: "Gabik Gabi izan nahi du. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da. Gabi desberdin sentitzen da. Nahiz eta bere bizitzako 8 urteetan gauzak argi esateak ez dion inoiz arazorik ekarri. Baina familia herri txiki batera joan eta pubertarora iristen denean, gauzak aldatzen hasten dira. Munduak eskaintzen dizkion bi generoetan ezin du bere burua kokatu. Bost urtetan zehar Gabiren hazkundea pantailan ikusten dugu, generoaren, arauaren eta izan nahi duena izateko eskubidearen inguruan aurrez pentsatutako ideiak zalantzan jarriz".

Honako hau da Jerzy Skolimowskik zuzendutako drama generoko Eo filmaren sinopsia: "Mundua leku misteriotsua da, batez ere animalia baten begietatik ikusita. Bere bidean, EO, begi malenkoniatsuko asto gris bat, jende onarekin eta hain ona ez den beste batzuekin egingo du topo, poza eta pena ezagutuko ditu, eta zoriaren gurpilak, momentuaren arabera, bere zorte ona hondamendi bihurtuko du, eta bere zoritxarra ustekabeko zorion. Baina inoiz ez du errugabetasuna galduko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide