Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako eskulan tailerra izango da datorren astelehenean, urtarrilaren 24an, Udal Liburutegian (17:30). Plazak mugatuak izango direnez, ostirala bitartean eman ahal izango da saiorako izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.