Umeen danborrada, taldez talde

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 11:04

Hamar taldek parte hartzen dute umeen danborradan. Baina zein talde da zein? Zenbat taldek dute sukaldari jantzia? Zenbat taldek jotzen dituzte danborrak? Eta txapak? Hona hemen haurren danborrada taldez talde.

Itsasi kultur taldea


  • Sorrera. 1984. urtea.
  • Janzkera. Soldadu frantziarren (gizonak) eta urketarien (emakumeak) jantziak: soldaduek galtza zuriak, jaka berdeak eta txapel eta polaina beltzak; urketariek koloretako gona luzeak, koloretako zapiak zein blusa eta aurreko mantal zuriak.
  • Danborra ala txapa. Danborra eta txapa.

Juan Antxieta musika eskola


  • Sorrera. 2004. urtea.
  • Janzkera. Soldadu jantzia: jaka urdinak, galtza eta gerriko zuriak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Iraurgi ikastetxeko Zumalakarregi taldea


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Zumalakarregi jantzia: beroki grisak, galtza gorriak, gerriko eta lepoko beltzak, motxila zuriak eta txapel beixak. 
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Iraurgi ikastetxeko mikeleteak


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Mikelete jantzia: galtza eta txapel gorriak, esklabindun jaka urdinak eta gerriko beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Iraurgi ikastetxeko ezpatadunak


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Galtza estu zuriak, solapa eta eskumutur gorridun jaka beltzak, txorrera zuriak zein polaina eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Karmelo Etxegarai Ikastolako napoleoi gorriak


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Napoleoi jantzia: jaka gorriak, galtza zuriak eta txapel eta polaina beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Karmelo Etxegarai Ikastolako bizkaitarren tertzioak


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Bizkaitarren tertzioko jantzia: galtza zuriak, eskumutur, petxera nahiz pelo gorridun jaka urdin ilunak; korreaje zuriak; eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Karmelo Etxegarai Ikastolako napoleoi urdinak


  • Sorrera. 1986. urtea.
  • Janzkera. Napoleoi jantzia: galtza zuriak, petxera urdin argidun jaka urdin iluna eta txapel nahiz polaina beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Ikasberri Ikastolako sukaldariak


  • Sorrera. 1996. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: laukidun galtzak, jaka eta sukaldarien txapel zuriak eta zapi urdinak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Ikasberri Ikastolako Gipuzkoako tertzioak


  • Sorrera. 1996. urtea.
  • Janzkera. Gipuzkoako tertzioko jantzia: pasamaneria gorridun eta urrezko haridun jaka urdin ilunak, galtzerdi urdinak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide