Bart, 03:00 aldean, lapurreta egin dute Eskuztako Avia gasolindegian. Butroi bat egin dute eraikinaren atzealdean, baita barruan ere, eta dirua lapurtu dutela jakinarazi dute gasolindegiko ordezkariek. Gainera, alarma eta telefonoa desaktibatu dizkietela ere adierazi dute.