San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak izan dira sansebastianetako ospakizunak hasten aurrenak. Eskoletako eta kaleko danborradei aurrea hartuta, egoitzan gaur goizean astindu dituzte atabalak. Egoitza goitik behera apainduta eta sukaldari txapelak jantzita, giro ederrean igaro dute goiza.