Sansebastianak 2023

Jendetza ibili da gaur arratsaldeko sokamuturrean

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 20a, 19:58

Urteko lehendabiziko sokamuturra izan da, eta herritarrek ez dute hutsik egin. Eguraldia lagun, ehunka izan dira kalez kale zezenari segika arratsaldea pasatu dutenak. Sansebastianak gaur gauerdian bukatuko badira ere, etzi, igandea, sokamuturra izango da, 16:30ean hasita.

Danbor hotsak eta sokamuturra izan ohi dira Azpeitiko sansebastianetako osagairik garrantzitsuenak, eta gaur bietatik izan dute herritarrek: eguerdi partean, haurren danborrada; eta arratsaldean, zezena. Ehunka izan dira 16:30etik 20:00etara arteko tartea sokamuturraren bueltan igaro dutenak; hori bai, bakoitzak bere tamainan. Batzuek, zezenarengandik metro gutxira ibiltzeko ausardia izan dute; beste askok, aldiz, nahiago izan dute sokaren topea eta hurbilen gelditzen zitzaien tabernaren arteko eremu seguruan gelditu. Banderaren jaitsierarekin, gaur gauerdian bukatuko dira aurtengo sansebastianak, eta herrian danbor hotsik ez da entzungo datorren urtera arte. Aldiz, etzi, igandea, sokamuturra izango da, 16:30ean hasita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide