DJ Gaua izango da zapatuan Gaztetxean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 2a, 08:05

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, Alexander Loop, House One, Beba eta Jos_U ariko dira musika jartzen, 21:00etatik aurrera.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, DJ Gaua izango da zapatuan, Gaztetxean. Lau lagun ariko dira musika jartzen: Alexander Loop, House One, Beba eta Jos_U. 21:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide