Gaur zezena izan da protagonista herrian. Izan ere, goizean sokamutur txikia eta zezen txikiak izan dira Erdikalean eta plazan, eta arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra. Goizeaz bezalaxe, arratsaldean ere jendetza elkartu da zezenaren bueltan kalean. Ohi bezala, 16:30ean atera dute zezena Erdikaletik, eta ordurako jendez beteta ziren plazako kioskoa nahiz plaza ingurua. 20:00etan bukatu da Bergarako Zezenekin egin duten sokamuturra. Hurrengo saioa Jai Karnabalean izango da.