Go!azen telesailaren bederatzigarren denboraldiko azken kapitulua emango dute zapatuan Soreasu antzokian. Kapitulu horren aurre estreinaldia izango da 16:30ean hasita eskainiko dutena, eta ordubeteko iraupena izango du. Emanaldirako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan; saioa baino 40 minutu lehenago irekiko dute.
Zinema aretoetan euskarazko filmen eskaintza bermatzeko Uemak eta Tinkok sustatutako Zinuema egitasmoaren barruan emango dute Go!azen telesailaren atala.