Urtarrileko azken asteazkena izango da etzi, hilak 25, eta Odol Emaileen Elkarteak odol ateraldia egingo du. Ohiko tokian egingo dute ateraldia: hain zuzen ere, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Dena den, ordutegian aldaketa izango da aurrerantzean: orain arte 17:00etatik 21:00etara egin dituzte ateraldiak, baina 16:30etik 20:30era egingo dituzte urte berrian.
Ohiko moduan, odola ematera joan nahi duten herritarrek aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute gaurtik aurrera; arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara, edo goizez, 08:30etik 14:00etara.