Langile bat zauritu da gaur, astelehena, goizean, Anardi industrialdeko 1. zenbakian dagoen lokal batean izan den istripuan. Gune horretan Danona enpresa zegoen lehen, eta hango lokal batean jazo da ezbeharra. Suhiltzaileek Uztarria.eus-i azaldu diotenez, pertsona bat sei metroko altueratik erori da lurrera, zehazki, sabaitik bigarren solairura. Larrialdi zerbitzuak joan dira hara, eta zauritutako pertsona Donostia Ospitalera eraman dute.