Industria instalazioko mantentze lanen arduraduna behar du Azpeitiko Astigarraka Kit Line enpresak. Industria planta hobetzeko proiektu bat kudeatzeko eta gidatzeko pertsona baten bila ari da lantegia, eta hainbat baldintza bete behar dira lanposturako:
- Alor horri lotutako erdi edo goi mailako lanbide heziketa ikasketak izatea.
- Gutxienez, bost urteko lan esperientzia izatea.
- Elektromekanika, hidraulika eta elektrizitateko ezagutzak izatea baloratuko da.
Lanposturako interesa dutenek aitor@astikitline.es helbide elektronikora mezua bidali beharko dute, 2023029 erreferentzia zenbakia jarrita.