Herritar ugarik parte hartu zuen nerabeen gurasoei zuzenduta atzo arratsaldean Azoka Plazan egin zuten saioan. Herriko ikastetxeek eta udaleko hainbat zerbitzuk antolatu zuten saioa, DBH1, DBH2 eta DBH3ko nerabeen gurasoei zuzenduta. Otsailaren 2an, berriz, DBH 4. mailako eta Batxillergoko 1. eta 2. mailetako ikasleen gurasoei zuzendutako saioa egingo dute. Nerabezaroaren ezaugarriak kontuan izanik, nerabeen heziketan lanean ari diren profesionalen eta gurasoen elkargune izateko jarri dituzte hitzorduak, batez ere, nerabeen inguruko gogoetak elkarbanatzeko.