Zozketa

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko urt. 26a, 15:13

Kontzertua bihar, ostirala, izango da Sanagustin kulturgunean, 22:00etan, eta sarreren irabazleak Joanes Urrestilla eta Juan Azpeitia izan dira.

Ruper Ordorika musikariak kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, Joanes Urrestilla eta Juan Azpeitia dira sarreren irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide