Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako bosgarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Uztarrian.
Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Alex Txikon alpinista eta Azpeitiko bizilagunari egindako elkarrizketa, Andres eta Uxue Alberdi familiako aita-alabekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Azpeitiko inguruetan egindako Xaguxatar bidea izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2023ko otsaileko atalaren aurrerapen bideoa da.
Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.