Hilero legez eta urtarrileko azken ostirala izanik, gaur ere euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da plazan. Azpeitiko Sarek deituta egingo dute hileroko kontzentrazioa, 19:00etan hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia egin die Sarek herritarrei.