Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso musikaturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 13:19

Igandeko 19:00etan hasiko da Soreasu antzokian Igor Elortzak, Rafa Ruedak eta Oier Zuñigak eskainiko duten ikus-entzunezko bertso musikatua. Uztarriak emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, igandea, Igor Elortzak, Rafa Ruedak eta Oier Zuñigak Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso musikatua eskainiko dute 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Maite Agirrezabala eta Izaskun Zendoia bazkideak izan dira irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide