Sagarrari koxk! tailerra egin dute Ekoetxean, eta bertan parte hartu duten gaztetxoek sagarra dolare bidez eraldatzen eta zukua eta sagar patsa egiten ikasi dute. Jakin-mina piztu du ikastaroak, eta jende ugari bertaratu da bi ordu iraun duen saiora. Sagar zukua dastatzeaz gain, sagar patsarekin pasteltxoak ere egin dituzte.
(Argazkiak: Ekoetxea)