Joan zen azaroan ekin zion Gazteria Sailak Jostorratz ekimenari, herriko haurrei eta haien gurasoei "aisialdirako espazioak" eskaintzeko helburuz. Orduko hartan, Goxo-goxo izeneko sukaldaritza saioa egin zuten Azoka Plazan, eta datorren ostiralean egingo dute Jostorratzen barruko bigarren ekintza. Hain zuzen, Yoga saioa prestatu du Gazteria Sailak ostiralerako. Saioa Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zein haien gurasoei zuzenduta dagoen arren, 5 urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute ostiraleko hitzorduan.
Gazteria Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eman daiteke izena jardueran parte hartzeko. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea, honako formulario hau beteta. Lau umeko heldu batek egin beharko du izen-ematea.
Ostiralean plazan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta yoga saioa ordu eta erdikoa izango da, 17:30etik 19:00etara.