Datorren igandean, otsailaren 5ean, egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna. Ekimenean parte hartzen dutenek Ekoetxea inguruko ibai ertzean landatuko dituzte zuhaitzak. 10:30etik 12:30era bitartean. Landaketa lanak bukatutakoan parte hartzaileei hamaiketakoa eskainiko diete Ekoetxean.
Zuhaitz Egunean parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izen-ematea egin beharrik; nahikoa izango da 10:30etarako Ekoetxeara bertaratzea. Parte-hartzaileei han emango dizkiete landareak sartzeko materiala eta argibideak.