Ipuin kontaketa saioen aldi berria, XXXIV.a, estreinatu zuten atzo arratsaldean Udal Liburutegian. Miriam Mendoza kontalariaren eskutik etorri zen urte berriko lehen emanaldia. Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako saioa eskainiki zuen Mendozak, eta liburutegiko haurren eta gaztetxoen txokoa bete zuten entzuleek adi-adi jarraitu zituzten Mendozaren istorioak.