Otsaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Santa eskea, etetear dagoen tradizioa

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 1a, 09:12

Uztarria datozen egunetan hasiko da otsaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, Santa Ageda egunaren bezperan urte luzez santa eskean aritutako Matxinbentako taldearen inguruko erreportajea egin du Uztarriak; izan ere, urte luzeko ohitura etengo dute aurten. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da, 1995ko eta 1997ko artxiboko irudiekin osatutakoa. 

Matxinbentako kalteak ez du santa eskean ertengo aurtengoan. Ia lau hamarkadaz aritu dira baserriz baserri eta kalerik kale inguruak koplaz alaitzen Santa Ageda egunaren bezperan. Aurten, urte luzeko soka etengo dute. Gai hori sakonean landu du Uztarriak 2023ko otsaileko aldizkarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide