Arkupehotsak egitasmoaren baitako lehen kontzertua etzi emango du Maialen Aristegik

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 2a, 09:15

Maialen Aristegi. (Kulturaz)

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:30ean hasita, eta musikari gazteak Gartxot Unsain izango du bidelagun.

Arkupehotsak 2023 egitasmoaren baitako lehen kontzertua Maialen Aristegik emango du etzi, igandea, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, eta Gartxot Unsain izango du bidelagun. Arkupehotsaken aurtengo edizioak formatu berria du. Hain zuzen ere, kontzertua eman aurretik, artistek hilabeteko egonaldia egingo dute Dinamoa sormen gunean, bidelagun batekin. Maialen Aristegik dagoeneko egin du egonaldia eta Eñaut Gaztañagaren eta Gartxot Unsainen aholkularitza teknikoa eta laguntza jaso ditu sormen prozesuan. 

Arkupehotsaken parte hartuko duten gainerako kideek ere datozen hilabeteetan egingo dituzte Dinamoa sormen guneko egonaldiak, eta haien zuzenekoen datak ere zehaztuta daude dagoeneko. Zehazki, otsailaren 26an Sanagustingo arkupeko agertokian izango da Lemak taldea, martxoaren 26an Lorea Zulaika Kadira musikaria eta apirilaren 23an Enerhitz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide