Leire Ibargurenek 'Petare. Miren Egigurenen puskak' liburua aurkeztuko du Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 6a, 09:00

Asteazkenean izango da saioa, 18:30ean hasita. Miren Egiguren bidaniarrak Caracasko Petare auzoan bizitako 46 urteetan izangodako bizimodua eta hango auzotarren alde egindako lana bildu ditu liburuan Ibargurenek.

Leire Ibarguren azpeitiarrak joan den irailean kaleratu zuen Petare. Miren Egigurenen puskak liburua. Egiguren Caracasko Petare auzoan bizi izan da 46 urtez –duela bost itzuli zen Euskal Herrira–, eta bidaniarrak urte horietan hango auzotarren alde egindako lana eta han izandako bizimodua bildu ditu Ibargurenek liburuan. Datorren asteazkenean, Emakumeen Txokoan izango da Ibarguren liburua aurkezten. 18:30ean hasiko da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide