Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 13:40

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek larunbatean, Soreasu antzokian, eta Kulturaz kooperatibak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bere bazkideen artean.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute larunbatean, Soreasu antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Bi sarrera bikoitz 16:00etako emanaldirako dira, eta beste bi 18:30eko ikuskizunerako.

Parte hartzaile guztien artean zozketa egin ondoren, Jon Sarasuak eta Leire Elorzak irabazi dituzte 16:00etarako sarrerak; 18:30eko sarrerak, berriz, Iñigo Ibargurenek eta Jaione Elorzak irabazi dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide